2025eko Euskadi Kontsumo Saria
Zorionak Plataforma-kideok!
Zorionak elikagaien xahuketaren aurkako Euskadiko Plataforma osatzen dugun enpresa eta erakunde guztiei. Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak EAEko Kontsumoko Euskadi 2025 Saria eman berri dio gure plataformari, 2. kategorian, kontsumo arduratsua sustatzen duten «enpresa-jardunbide egokiei» ematen zaiena.
Sari garrantzitsu hau, Plataforma egiten ari den lanaren aintzatespena da, eta osatzen duten eragile guztien lan ona berresten du.