2015ean, Europako Batzordeak ekintza-plan bat osatu zuen, Europa ekonomia zirkular baterantz azkarrago igarotzeko, mundu-mailako lehiakortasuna sustatzeko, hazkuntza ekonomiko jasangarria bultzatzeko eta lanpostu berriak sortzeko.

 

Ekintza-planak 54 neurri ezartzen ditu produktuen bizi-zikloaren “zirkulua ixteko”: ekoizpen eta kontsumotik hondakinen eta bigarren mailako lehengaien merkatuaren kudeaketara. Halaber, lehentasunezko bost sektore zehazten ditu, balio-kateetan trantsizioa azkartzeko (plastikoak, elikagai-hondakinak, lehengai kritikoak, eraikuntza eta eraispena, biomasa eta biomaterialak). Azpimarratu egiten du beharrezkoa dela inbertsioek eta berrikuntzak aurrera egiteko oinarri sendoak ezartzea.

 

Trantsizio hori honako funts hauetan oinarritzen da finantzaketari dagokionez: Europako Egitura eta Inbertsio Funtsak, Horizon 2020, Inbertsio Estrategikoetarako Europar Funtsa (FEIE) eta LIFE programa.

 

Ekintza-planak, halaber, honako hauen arteko lankidetza sustatzen du: estatu kideak, herrialdeak eta udalerriak, enpresak, ikerketa-erakundeak, herritarrak eta ekonomia zirkularrean parte hartzen duten beste alde interesdun batzuk.

 

Planeko 54 neurriak dagoeneko gauzatu dira edo aplikazio-fasean daude. Txosten zehatz bat argitaratu da 2015eko abenduan Batzordeak ekonomia zirkularrerako osatu zuen ekintza-planaren ezarpenari buruz.