Helburua da sektoreko erronkei aurre egitea eta sektorearen trantsizioa sustatzea Euskadiko nekazaritzako elikadura zirkular baten jarduerako bidean, ingurumen-inpaktuak minimizatzeko eta etorkizuneko lehiakortasuna eta erresilientzia handitzeko; horretarako, sektoreko hainbat eragileren hainbat ekimen jarri dira martxan.

 

Hala ere, une honetara arte, elikadura zirkularreko esperientzia eta jarduera horiek ez dira dokumentatu. Hortaz, ekimen horiek balioan jartzeko, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituretako Sailak eta Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak, beren HAZI, ELIKA eta Ihobe erakundeen bidez, Elikadura Zirkularreko 20 Praktika On identifikatu eta bildu dituzte Euskadin.

 

Ekimen horrek IV IEP-ren Elikadura Zirkularreko Funtsezko Proiektuari lagundu nahi dio.

Metodologia

Kasuak aukeratzeko, bilaketa zabal bat egin da Euskadiko Elikadura Zirkularrarekin lotutako praktika nabarmenen artean. Europako Batzordeak elikaduraren baliokatean ezarritako zirkularitate-irizpideen araberako balioespen aditu bat egin ondoren, puntuazio-tarte haztatuen bidez eta lurraldean duten garrantziaren eta inpaktuaren arabera, dokumentu honetan jasotako azken 20 Praktika Onak aukeratu dira.

 

Hala ere, argitalpen hau irekita dago aukeratutako irizpideak gaindituko dituzten kasu berriak jasotzeko.

 

Praktika Onak aukeratzean, gainera, hurrengo irudian erakusten den nekazaritzako elikaduraren hornidura-katea osatzen duten hainbat sektoreren eta azpi-sektoreren ordezkaritza izan da kontuan. Hurrengo irudi hori honako hauekin osatzen da: nekazaritzako ekoizpena –nekazaritzako, abeltzaintzako eta arrantzako sektoreak barne hartuz–;nekazaritzako elikagaien industriak ekoizpen horrekin egiten duen eraldaketa eta prozesatzea elikagaiak eta edariak sortzeko; xehekako salmentaren bidezko banaketa eta merkaturatzea; eta banakakoen amaierako konts