Agència Catalana de Seguretat Alimentària (ACSA) agentziak argitaratutako gida horren helburua da tresna gisa balio izatea kontsumitzeko moduan dauden elikagaien soberakinak, merkaturatuko ez direnak eta dohaintzan emango direnak, hartzaileei ahalik eta baldintza onenetan iristeko.

Elikagaiak aprobetxatzea garapen jasangarrirako 2030 agendaren helburuetako bat da. Beste helburu batzuk dira gosea desagerraraztea eta elikaduraren eskuragarritasuna bermatzea

Gida horretan, besteak beste, alderdi hauei buruzko atalak jasotzen dira:

  • Kontsumo-datak: Biztanleriaren ehuneko handi batek ez du ondo ulertzen ontzietan datozen daten esanahia. Hori dela eta, gaiaren inguruko zalantza batzuk argitu nahi dira.
  • Dohaintza-emaileak: Atal hori elikagaiak dohaintzan ematen dituzten elikadura-enpresei zuzentzen zaie. Enpresa horiek higiene jardunbide egokiak aplikatu behar dituzte, eta elikagaien birbanaketa horri egokitutako autokontrolerako sistema bat izan behar dute.
  • Trazabilitatea: Elikagai baten informazioaren jarraipen on baterako ardatz gisa, dohaintzatik hasi eta hartzaileak jasotzen duen arte.
  • Hartzaileei zuzendutako segurtasun-gomendioak: gomendio horiek oinarrizkoak dira hartzaileak arriskuren bat ekar dezakeen jardunbide desegokirik egin ez dezan.