Elikagaien segurtasunaren eta nutrizioaren egoera munduan (SOFI) FAOk, FIDAk, OMEk, PMAk eta UNICEFek urtero egiten duten argitalpen bat da.

Bertan, jarraipena egiten zaie gosea desagerrarazteko eta elikagaien segurtasuna (Food Security) hobetzeko prozesuei eta nutrizioari. Gauzak horrela, Garapen Iraunkorrerako 2030 Agendako helburuak betetzeko ditugun erronkak analizatzen dira txosten horretan (GIH helburuak).

Dokumentua politiken arduradunei, nazioarteko entitateei, erakunde akademikoei eta publiko orokorrari dago zuzenduta.

Mapa interaktiboa. Ikusi munduan egin diren aurrerapenak gosea eta malnutrizioa desagerrarazteko

SOFI 2020 txostenaren ondorio nagusiak:

Egungo kalkuluen arabera, ia 690 milioi pertsonak pairatzen dute gosea munduan

 

  • Uste da 2019an 2 mila milioi pertsonak ezin zituztela erregulartasunez eskuratu elikagai seguruak, elikagarriak eta nahikoak.
  • Mundua ez dago 2030ean goserik ez egoteko helburua lortzeko moduan. Azkenaldiko joerek berdin jarraitzen badute, 2030erako 840 milioi pertsonak baino gehiagok pairatuko dute gosea.
  • COVID-19aren pandemiak 83 eta 132 milioi pertsona gehiago gehi diezazkieke 2020an munduan desnutrizioa jasaten duten pertsonen kopuruari, hazkunde ekonomikoa nolakoa den.
  • Mundua aurrerapausoak egiten ari da, baina ez dago haurren hazkuntzaren atzerapenari eta jaiotza-pisu eskasari dagokienez 2025erako eta 2030erako ezarritako helburuak lortzeko bidean. Amagandiko edoskitze esklusiboari dagokionez, momentuz 2025erako ezarritako helburua bakarrik bete ahal izango dela dirudi.
  • Eskualde gehienak ez daude haurren gehiegizko pisuari dagokionez ezarritako helburuak lortzeko bidean. Are gehiago, helduen gehiegizko pisua areagotzen ari da eskualde guztietan. Premiazko ekintza bat abiarazi behar da joera gorakor horri buelta emateko.
  • Dieta guztiek dituzte ezkutuko zenbait kostu, eta ezinbestekoa da kostu horiek ulertzea hainbat GIH helburu lortu ahal izateko. Oso garrantzitsuak diren ezkutuko kostu horietako bik harreman zuzena dute gure osasunean pairatuko ditugun ondorioekin (3. GIH) eta klimarekin (13. GIH), eta estuki lotuta daude gure kontsumo-jokabideekin eta horien atzean dauden elikadura-sistemekin.
  • Dieta osasungarrietara aldatzeak osasunaren eta klimaren arloetako kostuak murrizten lagun dezake 2030erako; izan ere, dieta osasungarrien ezkutuko kostuak egungo kontsumo-ereduenak baino txikiagoak dira. Zehazki, aurreikusi da dieta osasungarrietara ohitzeak ehuneko 97ra arte murritz ditzakeela, 2030erako, osasunaren gaineko kostu zuzenak eta zeharkakoak, eta ehuneko 41 eta 74 bitartean berotegi-efektuko gasen isurketen ondoriozko kostu sozialak.
  • Elikadura-sistemak eraldatzea gomendatzen da, produktu elikagarrien kostua murriztu eta dieta osasungarriak izateko aukerak handitze aldera. Horretarako, elikakate osoko kostu zuzenak eta zeharkakoak murriztuko dituzten esku-hartzeak egin behar dira. Horretarako, hainbat ekintza abiaraz daitezke: ekoizle txikiei laguntzea, politika ekonomikoa aldatzea, hezkuntzaren eta komunikazioaren bitartez kontsumo-ereduetan aldaketak eragitea eta nutrizioa gizarte-babesean eta estatuko inbertsioetako estrategietan txertatzea.