Kalkulatzen da Gipuzkoan 165 kilo elikagai xahutzen direla etxebizitzako urtero

Gipuzkoako Foru Aldundiak duela gutxi “Enraiza Derechos” GKEarekin lankidetzan egindako bi azterlanen emaitzak aurkeztu zituen, Gipuzkoako etxebizitzetako elikagaien xahuketaren egoera eta kausak azaltzen dituztenak.

Azterketen datuek (“Elikagaien xahuketaren analisia Gipuzkoako Lurralde Historikoko etxebizitzetan” eta “Gipuzkoako Lurralde Historikoko etxebizitzetako elikagaien xahuketaren arrazoiak”) adierazten dute 2020an Gipuzkoako etxebizitzetan gutxi gorabehera 3,15 kilo elikagai xahutu zirela astean, hau da, 165 kilo urtean.

Azterlanak eguneroko inkesta kualitatibo eta kuantitatiboetan oinarritzen dira, eta Gipuzkoako 20 etxebizitzatan egin ziren, bai landakoak eta bai hirikoak.

Urtean xahututako 165 kilo horiei dagokienez, % 45 (74 kilo urtean) elikagai jangarrien hondarrak dira, batez ere prestatutako elikagaiak, frutak eta barazkiak, eta neurri txikiagoan ogia, saldak, olioak, arrautzak eta esnekiak.

Kausei begira, azterlanek adierazi dute elikagai jangarriak xahutzeko arrazoi nagusia (% 23) hozkailuan ahaztu izana dela, eta beste horrenbeste (% 23) plateretan utzitako hondarrak direla; % 15 aprobetxatu gabeko hondarrei dagokie, eta, azkenik, iraungitako eta kontsumitu gabeko produktuak daude (% 13).

You don't have permission to register