Elikadura-sistemetan jarduketak diseinatzeko orduan aintzat hartu behar dira elkar lotuta dauden lau gizarte-helburu: dieta osasungarriak, ingurumena, ekonomia eta gizarte-justizia. Zientzialarien diziplina anitzeko talde batek neurketa-esparru bat garatu du, iparrorratz baten itxurakoa, eta horren helburua da elikadura-iraunkortasunaren arloko agenteei erabakiak hartzen laguntzea.

Iraunkortasunaren iparrorratzari esker, lehentasunak ezartzen lagunduko da, eta, aldi berean, politikak ezartzean zer galdu eta irabaziko den eta zer aldaketa den desiragarriena eta bidezkoena ebaluatuko da.

Ardatz nagusian elikadura-sistemetan desiragarriak diren gizarte-helburu unibertsalen emaitzak ageri dira:

  • Guztiontzako dieta osasungarriak, egokiak eta seguruak.
  • Planeta garbi eta osasuntsua.
  • Ekonomiaren ikuspegitik guztien ongizatea sustatzen duten elikadura-sistema oparoak.
  • Bidezko elikadura-sistema etiko eta zuzenak.

Helburu bakoitzak lau “intereseko arlo” ditu, iraunkortasunaren arloko zenbait diziplinatako ikuspegi berrienak barne hartzen dituztenak. Gainera, Europako elikadura-sistemetan 16 intereseko arlo izanik, agiriak bakoitzerako gutxienez adierazle eta helburu bana proposatzen du.

Tartean diren agenteek legegintza-prozesuetan erabil dezakete iparrorratza:

  • Ebidentzia zientifikoetan oinarritutako erabakien eta arau nahiz balioetan funtsatutako horien arteko gardentasuna sustatzeko.
  • NBEren Garapen Iraunkorrerako Helburuak ezartzeko, iraunkortasun-adierazleen garapen-prozesua eta politikak ebaluatzean egiten den adierazle horien erabilera bereizita.