Ontziei eta horien hondakinei buruzko abenduaren 27ko 1055/2022 Errege Dekretuaren 13. artikuluak markatze- eta informazio-betebehar berriak ezarri ditu, eta horiek indarrean sartuko dira 2025eko urtarrilaren 1ean. Aukera- eta debeku-aipamenak jada indarrean daude 2022ko abenduaren 29tik.

13. Artikuluak araututako markatzeek ontzian bertan edo etiketan egon beharko dute, ontzia ireki ostean ere ikusteko eta erraz irakurtzeko moduan.

Derrigorrezko aipamenak

Honako aipamen hauek ontzian edo etiketan adierazi beharko dira 2025eko urtarrilaren 1etik aurrera merkaturatzen diren produktu guzti-guztietan:

  • Etxeko ontziek bota behar diren edukiontzia adierazi beharko dute. Honako hauek dira gaur egun gehien erabiltzen diren logoak, nahiz eta beste batzuk erabili daitezkeen:

Webgune honetan logoen formatu guztiak ezagutu eta horiek nola erabili jakin ahalko duzu.

Ontzian hainbat material badaude eta horiek erraz banatu ahal badira, bakoitza zein edukiontzitan bota behar den adierazi beharko da.

  • Ontziek berrerabili daitezkeela adieraziko dute gordailu, itzulketa eta itzulerako sistemari (GIIS) lotutako sinboloaren bidez.
  • Plastiko konpostagarrizko ontziek ziurtagiriaren berri emango dute UNE EN 13432:2001 arauari jarraikiz.
  • Etxe- edo industria-konpostatze bidez konpostatu daitezkeen ontziek “ez utzi inguruan” adierazpena izango dute.
  • Hondakinei eta ekonomia zirkular baterako lurzoru kutsatuei buruzko 7/2022 Legearen IV. eranskinaren D atalean adierazitako erabilera bakarreko plastikozko ontzi eta produktuak 2020/2151 Erregelamenduaren zehaztapenen arabera markatu beharko dira. Hauek dira produktu eta/edo ontzi horiek:
    1. Konpresak, tanpoi higienikoak eta tanpoien aplikatzaileak.
    2. Toallatxo hezeak, hau da, higiene pertsonalerako eta etxeko erabilerarako aurrez hezetutako toallatxoak.
    3. Tabako-produktuekin batera erabiltzeko merkaturatutako iragazkiak eta iragazkiak dituzten tabako-produktuak
    4. Edarientzako edalontziak.

Aukera-aipamenak

Jarraian zerrendatu diren eta derrigorrezkoak ez diren aipamenak indarrean daude 2022ko abenduaren 29az geroztik:

  • Dagokion Ekoizlearen Erantzukizun Sistema Kolektibo Zabalduaren (SCRAP) egiaztapen-sinboloa.
  • Puntu berdearen sinboloa.
  • Ontzia osatzen duten materialak, 97/129/EE Erabakiaren zenbaketa edo laburduren arabera.
  • Ontziaren materialaren ehunekoa, osagaiak barne.
  • Duten material birziklatuaren ehunekoa.

Debeku-aipamenak

Debeku-aipamen hau indarrean dago 2022ko abenduaren 29az geroztik:

  • Debekatuta dago ontziak “ingurumenarekin errespetutsua” edo antzeko adierazpenekin markatzea, edo inguruan uztea eragin dezakeen beste edozeinekin.