Dirulaguntzak

Orrialde honetan, nekazaritzako elikagaien sistemarekin zerikusia duten eta jasangarritasunari, ekonomia zirkularrari eta elikagaien xahuketari eragiten dieten diru-laguntza publikoak eta pribatuak argitaratuko dira.

Publikoak

Arloa

Euskadiko enpresa txiki eta ertainentzako Eusko Jaurlaritzaren laguntzen plana. Arloaren araberako laguntzak:

1. Teknologia I+G
2. Berrikuntza
3. Ekintzailetza
4. Eraldaketa Digitala
5. Industria Garapena
6. Trantsizio Energetikoa
7. Nazioartekotzea
8. Ekonomia landa eta Itsasertze Eremuetan
9. Lehen Sektoreko ETEak
10. Elikagaien Industria
11. Bioekonomia
12. Ekonomia Zirkularra eta Ingurumena

Dirulaguntza

  • 83 LAGUNTZA-PROGRAMA  –  590.873.308 €

 

Aurkezteko epea

Deialdiaren argitalpen data: 2023ko urtarrilak 01. Arloaren arabera.

Eskaerak aurkezteko epe-muga: 2023ko abenduak 31       Epean

Arloa

Planaren helburuak:

– Euskadiko Elikagaien Industriako produktuak sustatzea.

– Sustapen ekintzetan presentzia bultzatzea.

– Euskal enpresei nazioartekora zabaltzen laguntzea.

– Estatu mailako merkatu berriak irekitzea.

Dirulaguntza

  • 1. motakoa: Batez ere Euskadiko lehengaiz hornitzen diren enpresak. Enpresak produktuaren jatorria egiaztatu beharko du. Eusko Jaurlaritzak enpresa horiei emango dien dirulaguntza %70 arterainokoa izango da.
  • 2. motakoa: Euskadin behar duten lehen sektoreko produkziorik egon ez, eta Euskaditik kanpoko lehengaiak erabiltzen dituzten enpresak. Eusko Jaurlaritzak mota honetako enpresei emango dien dirulaguntza %50 arterainokoa izango da.
  • 3. motakoa: Batez ere Euskadiko lehengaiz hornitzen EZ diren enpresak, Euskadin behar duten lehen sektoreko produkzioa egonda ere. Eusko Jaurlaritzak mota honetako enpresei emango dien dirulaguntza %30 arterainokoa izango da.

 

Aurkezteko epea

Deialdiaren argitalpen data: 2023ko urtarrilak 01

Eskaerak aurkezteko epe-muga: 2023ko abenduak 31       Epean

Arloa

Elikagaien xahuketari aurre egiteko neurriak hartzeko funtsezko agenteei laguntzeko asmoz, Europako Batzordeak, HaDEArekin lankidetzan, deialdi berria egin du Merkatu Bakarraren Programaren esparruan (ingelesezko siglen arabera, SMP), elikagaien kapituluan, proposamenak egiteko: alde interesdunentzako dirulaguntzak dira, elikagaien xahuketa hobeto neurtzeko eta eragiketa eta erakundeetan elikagaien xahuketaren prebentzioa abian jartzen laguntzeko.

Deialdiaren helburua da ostalaritza- eta elikagai-zerbitzuetako sektoreko operadoreei laguntzea, elikagaien xahuketa hobeto neurtzeko eta eragiketa eta erakundeetan elikagaien xahuketaren prebentzioa abian jartzen laguntzeko. Sektore horretan sartzen dira jatetxeak, hotelak eta jatetxe-zerbitzuak (ospitaleak, ikastetxeetako jantokiak, enpresak, garraioa…), publikoak zein pribatuak.

Deialdi horren bitartez, Europako Batzordeak prest dauden konponbideak bilatu nahi ditu enpresa txiki eta ertainek (ETE) ezarri ahal izateko, merkatutik hurbil dauden baldintzetan eta maila industrial edo komertzialean. Jarduera sorta zabalak eskuratu ahal izango ditu deialdi horren babesean eskainitako dirulaguntzak, hala nola: merkataritza-eragiketetan elikagaien xahuketaren prebentzioa txertatzea, elikagai-hondakinen monitoretza-programak, komunikazio-materialak, negozio-eredu berriak, gaitze-programak, etab. Proiektuaren proposamenean elikagaien xahuketaren hasierako diagnostikoa jaso beharko da, arazoa zenbaterainokoa den ulertzeko, eta elikagaien xahuketa neurtu beharko da, proposatutako ekimenen eraginkortasuna ebaluatzeko zati gisa.

Dirulaguntza

Aurrekontu orokorra: 2.250.000 €

 

Aurkezteko epea

Deialdiaren argitalpen data: 2022ko ekainak 22

Eskaerak aurkezteko epe-muga: 2022ko irailak 20        Amaituta

Arloa

EAEko enpresei zuzendutako nekazaritzako, elikagaigintzako eta arrantza eta akuikulturatik eratorritako produktuak eraldatzeko, garatzeko eta merkaturatzeko laguntzak. Ondorengo inbertsio-proiekturen bat dutenentzat zuzenduak:

  • nekazaritza-produktuak eraldatzea, merkaturatzea edo garatzea.
  • basoaren potentziala hobetzea baso-produktuak eraldatzeko, mobilizatzeko eta merkaturatzeko.
  • nekazaritzako eta arrantzatik eratorritako produktuak eraldatzea eta merkaturatzea.
  • aurreko ataletan sartzen ez diren nekazaritza- eta elikagaigintza-industrietako inbertsioak.
  • elikagai ekologikoak eraldatzeko, garatzeko eta merkaturatzeko inbertsioak.

Dirulaguntza

Laguntzak inbertsio-programa bati egokituko zaizkio. Programa hori urtekoa edo urte anitzekoa izan daiteke, aurkeztutako proiektuak gauzatzeko aldiaren eta ordainketak egiten diren unearen arabera.

 

Aurkezteko epea

Eskabidea aurkezteko azken epea, bai deialdiaren gainerako xehetasunak, aurkeztu beharreko dokumentazioa eta eskaera ofizialaren datuak barne, bai eskaera egiteko modua, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren Aginduan ezarritakoak izango direla. Agindu horren bidez, LEHIATU BERRIA laguntzen deialdia egiten da 2022. ekitaldirako. Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (EHAA) argitaratuko da.

 

Deialdiaren argitalpen data: 2022ko ekainak 30

Eskaerak aurkezteko epe-muga: 2022ko uztailak 31        Amaituta

Arloa

EAEko elkarteen sareko erakundeek garatutako dibulgazio-, hezkuntza-, prestakuntza- edo partaidetza-ekintzak sustatzeko eta ugaritzeko laguntza gehigarri gisa, 2030 Agenda eta Garapen Jasangarrirako Helburuak (aurrerantzean, GJH) direla eta.

 

Dirulaguntza

Dirulaguntzaren zenbatekoa proiektuaren aurrekontu osoaren % 75 izango da, eta gehienez ere 5.000 euro emango dira eskabide bakoitzeko.

 

Aurkezteko epea

Urtero egingo da dekretu honetan araututako dirulaguntza-deialdia, eta ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (EHAA) argitaratuko da. Eskabideak aurkezteko epea hilabete batekoa izango da, EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

 

Deialdiaren argitalpen data: 2022/03/03

Eskaerak aurkezteko epe-muga: 2022/04/04        Amaituta

Pribatuak

Arloa

2022ko deialdian hiru proiektu finantzatuko dira: bana BBK-k aurkeztutako erronka bakoitzeko.

Ikerketa-ekintzako proiektuen bidez, erronka hauei erantzun behar zaie:

  • Migrazioa eta oparotasuna: garapen ekonomiko eta sozial inklusiboa.
  • Trantsizio digital humanista.
  • Gastronomia jasangarria: Gastronomia iraunkor edo jasangarriaren ereduarekin lotutako lehen sektorearen garrantziaren justifikazio-azterketa, lurraldearen ezaugarri gisa.

 

Dirulaguntza

Deialdiaren onuradun suertatzen den ikerketa-ekintzako proiektu bakoitzak 50.000 euroko diru-laguntza jasoko du gehienez.

 

Aurkezteko epea

Eskaerak aurkezteko epe-muga: 2022/04/25        Amaituta

Azken berriak

Eguneratze data: