Elikadura Zirkularra

EBk produktuen ekoizpenaren eta kontsumoaren inguruan sustatutako ekonomia zirkularraren ereduak xede du produktuen eta materialen balioari ahalik eta denbora gehienez eustea. Eredu horretan, hondakinak eta baliabideen erabilera ahalik eta gehien murrizten dira, eta, produktu bat bere balio-bizitzaren amaierara iristen denean, baliabideak ekonomiaren barruan kontserbatzen dira, behin eta berriro berrerabiltzeko eta balioa sortzen jarraitzeko.

“Elikadura zirkular” esaten diogu nekazaritzako elikaduren sektoreari bereziki aplika dakizkiokeen ekonomia zirkularreko estrategiei.

Ekonomia zirkularra aplikatzeko, enpresaren, lurraldearen eta norbanakoaren ikuspegia aldatu behar da, ekoizteko eta kontsumitzeko modua birpentsatuz. Testuinguru horretan, Europako Batzordearen Ekonomia Zirkularreko paketeak ekonomia zirkularreko estrategiak bultzatzen ditu zeharka, azken helburua Europako ekonomiaren lehiakortasuna eta erresilientzia indartzea izanik.

EBk produktuen ekoizpenari eta kontsumoari buruz bultzatutako Ekonomia Zirkularraren ereduaren helburua produktuen eta materialen balioari ahalik eta denbora luzeenean eustea da. Horretan, hondakinak eta baliabideen erabilera minimora murrizten dira, eta baliabideak ekonomiaren barruan kontserbatzen dira produktu bat bizitza baliagarriaren amaierara iritsi denean, berriz ere erabiltzeko eta balioa sortzen jarraitzeko.

2018an, Europako Batzordeak Ekonomia Zirkularrari buruzko Pakete berri bat ezarri zuen, Europa ekonomia zirkularrerantz bideratzeko asmoz, hartara mundu-mailako lehiakortasuna sustatzeko, ekonomia-hazkunde iraunkorra bultzatzeko eta lanpostu berriak sortzeko.

Euskadiko Ekonomia Zirkularrerako Estrategia 2030

Eusko Jaurlaritza, IHOBE sozietate publikoaren bidez, “Euskadiko Ekonomia Zirkularrerako Estrategia 2030” burutzen ari da, eta laster argitaratuko da.

Estrategia horren xedea da Euskadi ekonomia zirkularrago baterantz bultzatzea, berrikuntzaren, ekintzailetzaren eta lankidetza-eredu publiko-pribatu baten bidez. Azken horretan, herritarrek, enpresek eta administrazioek batera egingo dute lan, helburu bera lortzeko.

Estrategiak honako 12 erronka hauek barne hartzen ditu:

1. erronka: Negozio-eredu zirkularragoen sorkuntza sustatzea.

2. erronka: Material, prozesu eta produktu berriak erabiltzea.

3. erronka: Araudi-aldaketak eta merkatuko joerak aurreratzea.

4. erronka: Produktuen balio-bizitza luzatzea.

5. erronka: Produktuen bigarren bizitza sustatzea.

6. erronka: Lehengaien kontsumoa murriztea eta horien ordez material berriztagarriak erabiltzea.

7. erronka: Hondakin gutxiago sortzea.

8. erronka: Kontsumo-eredu zirkularragoa sustatzea.

9. erronka: Elikagaien xahuketa murriztea.

10. erronka: Plastikoen erabilera mugatzea.

11. erronka: Hondakinen berrerabilera, birziklapena eta berreskurapena areagotzea.

12. erronka: Bigarren mailako lehengai gehiago erabiltzea.

Elika estrategiaren bultzatzaile gisa lan egiten duen Gobernu Talde Teknikoko kide da. Horrez gain, Elika arduratzen da “7. jarduketa-lerroa: elikagaien xahuketa” sustatzeaz.

7.1. Herritarrak kontzientziatzea elikagaiak kontsumitzeko eredu arduratsuagoaren inguruan eta prozesu hori haurren eta gazteen artean hastea, hezkuntza-sistemaren bidez.

7.2. Kontsumitzaileek elikagai-soberakinak aprobetxa ditzaten eta/edo soberakin gehien sortzen dituztenek dohaintzan eman ditzaten bultzatzea.

7.3. Lehen sektoreko eta nekazaritzako elikagaien sektoreko azpiproduktuak modu berritzailean (adibidez, beste sektore batzuetarako lehengai gisa) erabil daitezen sustatzea.

Euskadiko Ekonomia Zirkularraren eta Bioekonomiaren Plana 2024

2021eko azaroan, Eusko Jaurlaritzak 2024rako bere epe laburreko planaren helburuak eguneratu zituen, Euskadiko Ekonomia Zirkularraren eta Bioekonomiaren Plan Estrategikoa onartuz. Plan horrek, lehen aldiz, bioekonomia teknologia berritzaileen bidez bultzatzea jasotzen du, eta ekoizpen- eta kontsumo-eredu berri baten aldeko apustua egiten du, ekonomia eraginkorrago trantsizioan laguntzeko.

Euskadik ekonomia zirkularraren eta bioekonomiaren garapen-potentziala identifikatzen du, eta Ekonomia Zirkularraren eta Bioekonomiaren Plan Estrategikoa egiten du, 2024rako helburu estrategiko hauek zehazten dituena:

2024 Helburu estrategikoak

  • Produktibitate materiala %30 handitzea.
  • Material zirkularraren erabilera-tasa %10 handitzea.
  • BPGren unitate bakoitzeko hondakinen sorrera-tasa %10 murriztea.
    • Elikagai-hondakinen sorrera %50 murriztea (Helburu osagarria)
    • Plastikozko bilgarrien % 100 birziklagarriak izatea lortzea (Helburu osagarria)
Ekonomia-Zirkularra-eta-Bioekonomia-WEB_Página_01

Helburu espezifikoak:

– Ingurumena babesten laguntzea, natura-baliabideak eta biodibertsitatea zainduz.

– Nekazaritzako elikagaien, itsasoko eta basogintzako sektorea indartzea bioekonomia zirkularraren aukerak baliatzeko.

– Gaitasun zientifiko-teknologikoak indartzea eta orientatzea, eta prestakuntza espezifikoa indartzea.

– Balio erantsi handiko bioekonomiarekin lotutako enpresa-jarduera sustatzea eta erakartzea.

– Eskaria eta bestelako merkatu-baldintzak sortzea.

ERRONKAK

1. Erronka: Zirkularragoak izango diren negozio-eredu berrien sorkuntza sustatzea

2. Erronka: Berrikuntza txertatzea material aurreratu eta berriztagarrietan, prozesuetan eta produktuetan

3. Erronka: Prduktuen bizitza baliagarria luzatzea

4. Erronka: Lehengaien kontsumoa eta hondakinen sorkuntza murriztea

5. Erronka: Kontsumo-eredu zirkularragoa sustatzea

6. Erronka: Elikagaien xahutzea murriztea

7. Erronka: Plastikoen erabilera efizienteagoa sustatzea

8. Erronka: Hondakinen berrerabiltzea, birziklatzea eta berreskuratzea igoaraztea

9. Erronka: Bigaren mailako lehengaien erabilera areagotzea

Plana 11 jarduketa-lerrotan eta 53 ekintzetan hedatzen da, helburu estrategikoekin bat datozenak, ondorengo taulan ikusten den moduan:

Ekonomia-Zirkularra-eta-Bioekonomia-ObjEstateg

IV. Euskadiko Ingurumen Esparru Programa

Bestetik, IV. Ingurumen Esparru Programaren barruan, 5. Proiektu Giltzarria elikadura zirkularrari buruzkoa da.

Proiektu giltzarri horren helburua Euskadiko lehen sektorearen ingurumen-funtzioari balioa eta garrantzia ematea da, Euskadin elikaduraren balio-katearen ziklo osoa aprobetxatzearen bitartez (ekoizpena, eraldaketa, salmenta, berrerabilpena, eta azpiproduktu eta hondakinen balioztatzea), hala, kapital naturala indartzeko, ekosistemen zerbitzuak aktibatzeko, pertsonen osasuna hobetzeko eta nekazaritzaren garapen jasangarrian oinarritutako enplegu-sorrera mesedetzeko.

EKIMENAK

5.1 Merkaturatzeko zirkuitu laburrak sustatzea eta tokiko nekazaritzako elikagaiak bereiztea.

5.2 Elikagaien ekoizpen iraunkorrari buruzko ikerketa-ildoak zehaztea eta lehenestea.

5.3 Jantoki kolektiboetan tokiko produktuak txertatzeko esperientziak abiaraztea.

5.4 Euskadiko Nekazaritza Ekologikoaren Sustapenerako Plana gauzatzea: FOPE.

5.5 Nirea ekimena.

5.6 Elikagaien xahuketa.

Azken berriak

Eguneratze data: