Elikagaien Segurtasunerako Kataluniako Agentziak (ACSA) duela gutxi argiratu du eskuliburu bat, zeinetan elikagaiak ematean aintzat hartu behar diren segurtasunaren arloko betekizunei buruzko arauak biltzen diren.

 

Dokumentuaren xedea da hainbat modalitatetan elikagaiak ematen dituzten erakunde sozialek bete behar dituzten segurtasun- eta higiene-baldintzak biltzea eta bateratzea.

 

Elikagaiak ematea edo elikagaiak berriz banatzea, batetik, alferrik galtzen diren elikagaiak murrizteko estrategiaren baitan dago; halatan, merkaturatze-kanaletik irten diren elikagaiak berreskuratu egiten baitira; eta bestetik, azken garai hauetako krisi-egoeraren aurrean gure gizarteak erakutsi duen elkartasunaren isla da.

 

ACSAk azaltzen duenaren arabera, dokumentu honek elikagaien segurtasunaren arloko prestatzaileentzako gidoia izan nahi du, elikagaiak ematen dituzten gizarte-erakundeak presta eta aholka ditzaten.

 

Gida- Elikagaien segurtasun-baldintzak elikagaiak ematean