Elikagaiekin kontaktuan dauden plastiko birziklatuak
AESANek galdera-erantzunen dokumentu bat argitaratu du, elikagaiekin kontaktuan dauden ontzietarako erabiltzen diren jatorri birziklatuko materialei buruzko galdera ohikoenetako batzuei erantzuteko.
Europako araudi berriek, 2022/1616 (EB) Erregelamenduak eta 10/2011 (EB) Erregelamenduak, eta 1055/2022 Errege Dekretuak plastikoaren erabilera mugatzen dute hainbat esparrutan, eta berrikuntzak ekarri dituzte elikagaiak merkaturatzeko erabiltzen diren materialei dagokienez. Estatuko araudiak honako helburu hauek ezartzen ditu: “2025erako, material plastikoek birziklatutako plastikoaren pisuan % 50 izan behar dute, eta 2030ean, % 55”.
Ontzien birziklagarritasuna eta plastiko birziklatu honen berrerabilera gaurkotasuneko gaiak dira. Beraz, dokumentu hau argigarria izan daiteke biztanleek egin ditzaketen galdera hauei dagokienez:
Zer dira elikagaiak ukitzeko birziklatutako materialak?
Zertan datza birziklatze-prozesu bat?
Zer dira pelletak?
Zenbat birziklatze-prozesu mota daude elikagaien plastikorako?
Ziurrak al dira birziklatze-prozesuak?
Nork kontrolatzen ditu prozesuak?
Zer biltzen du erregistro honek?
Nola bermatzen da plastiko berrien segurtasuna?
Zer gertatzen da Europar Batasunetik kanpoko plastikoekin?
Zer eragin du plastikoak birziklatzeak ingurumenean?