Elikagaien segurtasunari buruzko gida Elikagai Bankuentzat
AECOCek egin duen gida hau Elikagai Bankuetako langile eta boluntarioak gaitzeko baliabide bat da.
Xedea da definitzea elikagai bankuek eta haren erakunde onuradunek elikagaiak biltegiratu, garraiatu eta manipulatzean bete behar dituzten segurtasuneko oinarrizko printzipioak.
Honako gai hauekin lotutako gomendioak zerrendatu dira:
- Instalazio fisikoen eraikuntza eta mantentze-lanak
- Ekipoa eta lanabesak
- Norberaren higienea
- Garbiketa eta desinfekzioa
- Elikagaiak narriaduratik eta kutsadurarik babestea
- Etiketak eta trazabilitatea
- Berriro eskura daitezkeen elikagaiak
- Izoztea, desizoztea eta birberotzea
- Instalazio sanitarioak eta horien kontrola
- Zaborra eta hondakinak
- Intsektuak, karraskariak eta animalien kontrola
- Elikagaiak jasotzea
- Biltegiratzea eta garraiatzea
- Boluntarioak prestatzea
Horrez gain, taula hauek ere agertzen dira: “Gomendatutako kontserbazio-aldia” eta “Erabakiak hartzea elikagai galkorrei dagokienez”.