AECOCek egin duen gida hau Elikagai Bankuetako langile eta boluntarioak gaitzeko baliabide bat da.

Xedea da definitzea elikagai bankuek eta haren erakunde onuradunek elikagaiak biltegiratu, garraiatu eta manipulatzean bete behar dituzten segurtasuneko oinarrizko printzipioak.

Guia

Honako gai hauekin lotutako gomendioak zerrendatu dira:

  1. Instalazio fisikoen eraikuntza eta mantentze-lanak
  2. Ekipoa eta lanabesak
  3. Norberaren higienea
  4. Garbiketa eta desinfekzioa
  5. Elikagaiak narriaduratik eta kutsadurarik babestea
  6. Etiketak eta trazabilitatea
  7. Berriro eskura daitezkeen elikagaiak
  8. Izoztea, desizoztea eta birberotzea
  9. Instalazio sanitarioak eta horien kontrola
  10. Zaborra eta hondakinak
  11. Intsektuak, karraskariak eta animalien kontrola
  12. Elikagaiak jasotzea
  13. Biltegiratzea eta garraiatzea
  14. Boluntarioak prestatzea

Horrez gain, taula hauek ere agertzen dira: “Gomendatutako kontserbazio-aldia” eta “Erabakiak hartzea elikagai galkorrei dagokienez”.