Elikadura Zirkularra
EBk produktuen ekoizpenaren eta kontsumoaren inguruan sustatutako ekonomia zirkularraren ereduak xede du produktuen eta materialen balioari ahalik eta denbora gehienez eustea. Eredu horretan, hondakinak eta baliabideen erabilera ahalik eta gehien murrizten dira, eta, produktu bat bere balio-bizitzaren amaierara iristen denean, baliabideak ekonomiaren barruan kontserbatzen dira, behin eta berriro berrerabiltzeko eta balioa sortzen jarraitzeko.

Ekonomia zirkularra Euskadin
- erronka: negozio-eredu zirkularragoen sorkuntza sustatzea.
- erronka: material, prozesu eta produktu berriak erabiltzea.
- erronka: araudi-aldaketak eta merkatuko joerak aurreratzea.
- erronka: produktuen balio-bizitza luzatzea.
- erronka: produktuen bigarren bizitza sustatzea.
- erronka: lehengaien kontsumoa murriztea eta horien ordez material berriztagarriak erabiltzea.
- erronka: hondakin gutxiago sortzea.
- erronka: kontsumo-eredu zirkularragoa sustatzea.
- erronka: elikagaien xahuketa murriztea.
- erronka: plastikoen erabilera mugatzea.
- erronka: hondakinen berrerabilera, birziklapena eta berreskurapena areagotzea.
- erronka: bigarren mailako lehengai gehiago erabiltzea.
Bestetik, IV. Ingurumen Esparru Programaren barruan, 5. Proiektu Giltzarria elikadura zirkularrari buruzkoa da.
Proiektu giltzarri horren helburua Euskadiko lehen sektorearen ingurumen-funtzioari balioa eta garrantzia ematea da, Euskadin elikaduraren balio-katearen ziklo osoa aprobetxatzearen bitartez (ekoizpena, eraldaketa, salmenta, berrerabilpena, eta azpiproduktu eta hondakinen balioztatzea), hala, kapital naturala indartzeko, ekosistemen zerbitzuak aktibatzeko, pertsonen osasuna hobetzeko eta nekazaritzaren garapen jasangarrian oinarritutako enplegu-sorrera mesedetzeko.

EKIMENAK
5.1 Merkaturatzeko zirkuitu laburrak sustatzea eta tokiko nekazaritzako elikagaiak bereiztea.
5.2 Elikagaien ekoizpen iraunkorrari buruzko ikerketa-ildoak zehaztea eta lehenestea.
5.3 Jantoki kolektiboetan tokiko produktuak txertatzeko esperientziak abiaraztea.
5.4 Euskadiko Nekazaritza Ekologikoaren Sustapenerako Plana gauzatzea: FOPE.
5.5 Nirea ekimena.
5.6 Elikagaien xahuketa.
Eguneratze data: