FOPE

Euskadiko Ekoizpen Ekologikoaren Sustapenerako Planaren helburuak dira ekoizpen ekologikoa handitzea, eraldaketaren eta merkaturatzearen sareak garatzea, eta bertoko produktu ekologikoen eskaria handitzea.

Beste zonalde batzuekin konparatuz, momentura arte nekazaritza ekologikoak Euskadin izan duen farapena mugatua izan da. Jendearteak elikagai ekologikoekiko erakusten duen interes geroz eta handiagoari erreparatuta, eta sektore honen garapenak gura herriarentzat suposatuko lukeen hazkunde ekonomiko jasangarri aintzat hartuta, 2014an Eusko Jaurlaritzak FOPE proiektua jarri zuen martxan.

Parte-hartzaileak eta eragileak

Eusko Jaurlaritza eta ENEEK. Izan ere, Kontseiluak, NEIKER-ekin batera, bete behar guztiak koordinatuko ditu. Horrezaz gain, ekintzak aurrera ateratzeko, HAZIren parte hartzea bermatuta dago.