Aragoiko Gobernuko Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen Babeserako Zuzendaritza Orokorrak, ECODESekin batera, Jardunbide Egokien Gida argitaratu du Elikagaien Xahuketari aurre egiteko. Kontsumitzen ez diren elikagaien kopurua murrizteko giltzarriak ematen ditu.

 

Gidan, erosten diren elikagaiak hobeto baliatzeko datuak eta ohitura-aldaketak ematen dira. Ildo hauei buruzko proposamenak egiten ditu gidak: erosketaren planifikazioa, elikagaiak biltegiratu eta kontserbatzeko aholkuak, kozinatzeko moduak eta prestakuntza- eta aktibismo-proposamenak.

 

Gidan adierazten denaren arabera, etxeetan elikagaien % 42 xahutzen da; portzentaje hori elikakate osoko altuena da.