Europako Batzordeak elikagaien xahuketa neurtzeko EBren metodologia estandar baten proposamena argitaratu du.

 

Proposamen hori ekonomia zirkularrerako EBren ekintza-planaren barruan dago, eta, elikagaien xahuketari dagokionez, garapen jasangarriaren xedea babesten du. Halaber, ahalbidetu egingo du elikagaien xahuketa modu fidagarrian kuantifikatzea, denboran zehar eta EBko herrialdeen artean emaitzak erkatu ahal izateko.

 

Metodologiak zein datu jaso behar diren deskribatuko du, eta jakinarazitako datuen gutxieneko kalitateari buruzko baldintzak ere jaso ahalko ditu.