12 Erronka…helduko diezu?

Elikagaien Xahuketaren aurkako Euskadiko Plataforma 2018ko urrian eratu zen, erakunde publiko eta pribatuen artean sinergiak sortzeko helburuarekin, Euskadin elikagaien xahuketari elkarrekin aurre egiteko. Gaur egun, 100 erakundek baino gehiagok osatzen dute. 

Zalantzarik gabe, elikagaien xahuketa murrizteko moduetako bat da jaten dugun hori baloratzen ikastea: elikagaiak ekoizteak eskatzen duen lana eta tokiko elikadura-sistemen inpaktua. Horretarako, ezinbestekoa da jakitea zein diren Euskadin ekoizten diren elikagaiak; nor dagoen horien atzean; nola ekoitzi, harrapatu edo eraldatzen dituzten; eta zein diren Euskadiko landako, kostaldeko eta hiriko gizarteen arteko topaguneak. Balio eta helburu horietatik abiatuta sortu zen Nirea, eta horregatik egin du bat kanpainarekin.

Horiek horrela, bi ekimenen arteko lankidetzaren bidez, Euskadin elikadura-sistema jasangarriago bat sustatu nahi da.

Eta denak erantzunkide zaretenez, beste behin ere gonbidatu nahi zaituztegu beste eragile batzuk mobilizatzen eta ekintzak garatzen laguntzera, herritarrengana iristeko. Izan ere, arazoari buruzko kontzientziarik ez badago, zaila izango da konpontzea. Lehenengo pausoa eman dugu elkarrekin ekiteko. Eta, orain…

Lagun iezaguzu erronka hauek betetzen!

2020an zehar, 12 erronka planteatuko ditugu elikagaien xahuketa prebenitzeko, eta tresnak eta ezagutzak partekatu, tailerrak antolatu eta esperientziak diseinatuko ditugu herritarrei dagokion hilabeteko helburua lortzen laguntzeko.

Horrez gain, fokua tokiko elikagaietan jarriko dugu, horiekiko errespetua landuz, baita baserritarren eta arrantzaleen lanarekiko eta elikagaiak ekoizteko beharrezkoak diren baliabideekiko errespetua ere.

Lagun iezaguzu Euskadiko etxebizitzetan elikagaien xahuketa geldiarazten zeure esperientziak gehituz!

Zergatik atxiki?

Elikagaien Xahuketaren aurkako Euskadiko Plataforma elikagaien xahuketaren aurkako ahaleginak bildu eta konpromisoa hartu nahi duten erakunde eta pertsona partikularren sarea da.

Zer eskaintzen dugu?

Partikularrei informazioa eta tresnak eskainiko zaizkie elikagaien xahuketaren aurkako euren konpromisoa gara eta aktiba dezaten.

Erakundeek elikagaien xahuketaren aurka diharduen sare batean hartuko dute parte (ikusi adierazpena) eta modu aktiboan arituko dira, preskriptore gisa, Plataformak sustatzen dituen kanpainetan.

Erakundeak











Partikularrak









Jarrai ezazu erronka gertutik #0despilfarrourtea traolarekin eta zuk hautatutako beste espezifikoren batekin; eta erabil itzazu zuk ere sare sozialetan zure ekimenak ikusarazteko.[spacerheight=”20px” id=”2″]

Informazio gehiago jaso edo edozein zalantza argitu nahi baduzu, idatzi nodespilfarro@elika.eus helbide elektronikora edo deitu 945 122 176 (Antton) edo 627 94 01 73 (Nagore) telefono-zenbakietara.