Planifikatu menuak

Kalkulu ofizialen arabera, ekoitzitako elikagaien heren bat zaborretara botatzen dugu. Elikagaiak botatzen ditugunean, dirua alferrik gastatzeaz gain, zenbait baliabide xahutzen ari gara, hala nola ura eta energia, eta, ondorioz, klima-aldaketa areagotzen dugu.

Otorduak ondo planifikatzea eta erosi beharreko gauzen zerrenda bat egitea lagungarria da elikagaien xahuketa prebenitzeko eta denbora eta dirua aurrezteko.

Horrez gain, erosketak ondo planifikatzeak lagundu egingo digu gure elikadura hobetzen, estresa murrizten (adibidez, “zer dago afaltzeko” arazoa konponduz) eta herriko azokako edo supermerkatuko esperientzia errazagoa eta eraginkorragoa bihurtzen.

Otorduak planifikatzeko hainbat modu daude, pertsona edo familia bakoitzaren arabera: erosketak egiteko edo otorduak prestatzeko zenbat denbora dugun, asteko edo eguneko menua egiten dugun, zenbat pertsona eta zer motatakoak garen, etab.

Komeni da ohitura jakin batzuk hartzea, errazagoa izan dadin benetan behar duguna bakarrik erostea.

Jarraian dituzue erosketak planifikatzeko eta elikagaiak ahalik eta gehien aprobetxatzeko ideia batzuk:

Eguneratze data: