Elikagaien Xahuketaren aurkako Euskadiko Plataforma

Elikagaien Xahuketaren aurkako Euskadiko Plataformak iritziak trukatzeko FORO izan nahi du, modu boluntario eta kolaboratiboan ekimenarekin bat egingo duten eta etorkizuneko Ekintza Planean proposatuko diren jarduketak diseinatzeko eta ezartzeko gaitasuna (egiturazkoa eta/edo funtzionala) duten instituzio, erakunde, elkarte, entitate eta abarren partaidetzaren bidez.

Plataforman parte hartzen duten erakundeek konpromiso hauek hartzen dituzte:

  • Euskal administrazioei aholkularitza eta laguntza ematea elikagaien xahuketaren esparruan hartu beharreko politiken inguruan.
  • Eragile ozen gisa jardutea gizartea eta inplikatutako erakundeak sentsibilizatzeko, elikagaien xahuketak duen eraginari buruz kontzientziatzeko helburuarekin.
  • Ekintza Plana gauzatzen eta bidezkotzat jotzen diren ekimenak ezartzen laguntzea.

Elikagaien Xahuketaren aurkako Euskadiko Plataforman parte hartu nahi baduzu, “MANIFESTUA: ELIKAGAIEN XAHUKETARI EZ” dokumentua sina dezakezu, ondoko formularioa beteta:

Zergatik atxiki?

Elikagaien Xahuketaren aurkako Euskadiko Plataforma elikagaien xahuketaren aurkako ahaleginak bildu eta konpromisoa hartu nahi duten erakunde eta pertsona partikularren sarea da.

Zer eskaintzen dugu?

Partikularrei informazioa eta tresnak eskainiko zaizkie elikagaien xahuketaren aurkako euren konpromisoa gara eta aktiba dezaten.

Erakundeek elikagaien xahuketaren aurka diharduen sare batean hartuko dute parte (ikusi adierazpena) eta modu aktiboan arituko dira, preskriptore gisa, Plataformak sustatzen dituen kanpainetan.

Erakundeak











Partikularrak









Jarrai ezazu erronka gertutik #0despilfarrourtea traolarekin eta zuk hautatutako beste espezifikoren batekin; eta erabil itzazu zuk ere sare sozialetan zure ekimenak ikusarazteko.