ECOLACTIFILM proiektu europarrak, Frantziako ETE aitzindari bat buru duenak (Lactips), irailaren 30ean bete zuen esnearen proteinen bidez eginiko bio-ontzietarako soluzio berritzaile eta jasangarria sortzeko helburua.

Plastikoaren krisiaren aurre egiteko konponbidea

Proiektua Horizonte 2020 programaren esparruan finantzatu da: EBk 1.492.589,88 € ekarpen ekonomikoa egin du. Proiektu hori plastikozko hondakinen kopurua murriztu eta ingurumenean plastikoaren ondorioak arintzeko helburua duen beste askotariko proiektu europarretako bat izan da.

Aplikazioak

Frantziako merkatuan, esne-industria elikagaien industria osoaren bigarren postuan dago, soilik haragi-industriaren atzetik. Proiektu horri esker, esnea birziklatzeko industria berri bat merkaturatu da, askotariko aplikazioak dituena (agente detergenteak, agrokimikoak, eta elikagaien industria).

Propietateak

Esnearen proteinan oinarrituta, eskuratutako granulu termoplastikoek propietate teknologiko anitzak dituzte:

  • Biodegradagarria: garatutako mintz bioplastikoa erabat degradagarria da 18 egunetan, eta konpost gisa ere erabil daiteke etxebizitzetan.
  • Jangarria: esnearen proteinetatik abiatuta ekoitzitako bioplastikoa jangarria da, eta elikagaien industrian erabilera asko ditu, batez ere ontzi jangarrien esparruan.
  • Funtzionala: aplikazio nagusienetako bat ontzi aktiboena da; izan ere, elikagaiak denbora luzeagoz kontserbatzea ahalbidetzen du, elikagaien degradazio-prozesua motelduz eta horien freskotasuna hobetuz; hori guztia elikagaien xahuketa murriztearen mesedetan.
  • Barrera: mintz bioplastikoak elikagaia babesten du degradazioa azkartzen duten hezetasuna, argia, presioa eta airea bezalako kanpo-faktoreetatik. Mintzak barrera-propietateak ditu oxigenoaren, nitrogenoaren, karbono dioxidoaren, ur-lurrunaren eta ingurumeneko beste gas batzuen aurrean, zeinek eragin negatiboa izaten baitute elikagaiaren freskotasunean.
  • Disolbagarria: ekoitzitako bioplastikoa oso disolbagarria da ur hotz eta berotan: erabat degradatzen da, ingurumenean hondakinik utzi gabe. Horrenbestez, garbiketa-agenteetan eta produktu kimikoetan oso erabilgarria da, nekazaritzari begira.