Eurostatek Europar Batasuneko elikagaien xahuketari lotutako lehen jarraipen estatistiko espezifikoaren 2020koemaitzak aurkeztu ditu, jarduera-sektorearen (NACE 2. ber. sailkapenaren arabera) eta etxeen arabera. Aurkeztu diren datuen artean ez dira jaso elikagai-galerak (uztatu ez diren elikagaiak edo segurtasun-arrazoiengatik merkaturatzeko baimena ez dutenak).

Jakitera eman diren zifren arabera, 2020an (COVID-19aren pandemiaren lehenengo urtea) EBn 127 kg elikagai xahutu ziren biztanle bakoitzeko. Etxeetan sortu zen xahuketaren % 55, eta biztanle bakoitzak 70 kg xahutu zituen. Gainerako % 45a elikagaien hornidura-katean sortutako hondakinak izan ziren.

Despilfarro Alimentario EU

Etxeetan xahututako elikagai‑kopurua elikagaien eta edarien ekoizpen primarioaren eta fabrikazioaren sektoreetako kopuruaren ia bikoitza da (14 kg eta 23 kg biztanleko; % 11 eta % 18, hurrenez hurren). Sektore horietan, elikagaien xahuketa murrizteko estrategiak daude, hala nola hasiera batean erabiltzen ez diren elikagaien zatiak azpiproduktu errebalorizatu gisa erabiltzea. Jatetxeek eta elikadura-zerbitzuek 12 kg elikagai xahutu zituzten pertsona bakoitzeko (% 9); xehekako saltegietan eta elikagaien beste banaketa mota batzuetan, berriz, hondakin-kopuru txikiena ekoiztu zen (9 kg; % 7). Hala ere, Eurostaten prentsa-oharrean adierazi bezala, azpimarratu behar dugu bi sektore horietan COVID-19ak eragindako jarduera etetearen eragina aztertzen ari direla.

Halaber, aipatu beharra dago Eusko Jaurlaritzak eta Elika Fundazioak aurtengo uztailean Euskadiko elikagaien balio-katean elikagaien xahuketari buruzko datuak aurkeztu zituztela: