Ez bota janaririk Gabonetan
Azken urteetan bezala, beste kanpaina batekin gatoz, euskal gizartea elikagaiak alferrik galtzearen inguruan kontzientziatzeko.
Mezuak eta aholkuak oraingoan etxeetan elikagaiak alferrik galtzeko arrazoi nagusian oinarrituko da: plateretan utzitako soberakinak. Mezu hauek Gabonetako denboraldian zabalduko dira sare sozialen eta irrati-iragarkien bidez. Gainera, erreferentziazko zenbait preskriptorek beren sareen bidez zabalduko dute kanpaina.
Sare sozialetan jarraitzera eta argitaratuko den edukia partekatzera animatzen zaituztegu, kanpainari ikusgarritasun handiagoa emateko.
Janariaezdabotatzen.eus tokian orrialde berri bat argitaratu dugu, non bideoak eta iragarkiak ikus daitezken. Gainera, Gabonetan elikagaiak alferrik galtzearen aurkako gida txiki bat dago eskuragarri, 8 aholku erabilgarrirekin.