Elikagaien segurtasunaren eta nutrizioaren egoera munduan (SOFI) FAOk, FIDAk, OMEk, PMAk eta UNICEFek urtero egiten duten argitalpen bat da.

Bertan, jarraipena egiten zaie gosea desagerrarazteko eta elikagaien segurtasuna (Food Security) hobetzeko prozesuei eta nutrizioari. Gauzak horrela, Garapen Iraunkorrerako 2030 Agendako helburuak betetzeko ditugun erronkak analizatzen dira txosten horretan (GIH helburuak).

Dokumentua politiken arduradunei, nazioarteko entitateei, erakunde akademikoei eta publiko orokorrari dago zuzenduta.

Materiale Interaktiboa. Ikusi munduan egin diren aurrerapenak gosea eta malnutrizioa desagerraraztekon

Txostenaren ondorio nagusiak

AGENDA 2030aren AURRERAPENA

Aurtengo txostenak agerian jarri du mundua atzera egiten ari dela gosearekin, elikadura-ziurgabetasunarekin eta malnutrizioarekin amaitzeko ahaleginetan, eta soilik zortzi urte falta dira 2030era iristeko; hori da GJHak betetzeko finkatutako epea.

  • Aurreikuspenen arabera, 2030ean 670 milioi pertsona inguru egongo dira gosez, hau da, munduko biztanleriaren % 8, 2015ean bezala (orduan jarri zen abian Agenda 2030).
  • Munduan 2.300 milioi pertsona inguruk jasan zuten elikadura-ziurgabetasun moderatu edo larria 2021ean. Elikadura-ziurgabetasun larriaren munduko prebalentzia % 9,3tik % 10,9ra igo zen 2019 eta 2020 artean, eta % 11,7ra 2021ean.
  • Munduko 702-828 milioi pertsonak gosea jasan zuten 2021ean. Hau da, Agenda 2030 hasi zenetik baino 180 milioi pertsona gehiagok.

DIETA OSASUNTSUA

Ia 3.100 milioi pertsonak ezin izan zuten dieta osasuntsua izan 2020an (2019an baino 112 milioi gehiago).

BERRI ONAK ERE BADAUDE

2030erako munduko zazpi nutrizio‑helburuetatik soilik amagandiko edoskitze esklusiboa eta bost urtetik beherako haurren hazteko atzerapena hobetu dira 2012az geroztik.

OBESITATEA ETA GAINPISUA

Ez da egon helduetan obesitatearen prebalentzia murrizteko aurrerapenik egin duen eskualderik, eta bost urtetik beherako haurren gainpisuaren prebalentzia handitzen ari da Afrikako hegoaldeko lurraldeen erdian baino gehiagotan, Ozeanian, Asiako hego‑ekialdean, Hego Amerikan eta Kariben.

COVID EFEKTUA

Gauzak ez dira asko hobetu 2022aren lehen erdian. COVID-19aren pandemiaren eraginek aurrerapenak oztopatzen jarraitzen dute, eta orain arteko lorpenak atzeratu dituzte; ondorioz, suspertze ekonomikorako testuingurua motela eta mistoa da herrialdeetan, eta gosearekin, elikagaien urritasunarekin, ziurgabetasunarekin eta desnutrizioarekin amaitzeko ahaleginak ere ahuldu dira.

UKRAINAKO GERRA

Ukrainako gerrak ere hornikuntza-kateak eten ditu, eta ale eta ongarrien eta energiaren munduko prezioei eragin die; horrek ez du laguntzen GJHak lortzen.

KLIMA-ALDAKETA

“Muturreko klima-fenomenoen” maiztasuna eta intentsitatea geroz eta handiagoa da, eta horrek nekazaritza-ekoizpenari eta hornikuntza-kateei eragiten die, baita elikadura-segurtasunari, nutrizioari, osasunari eta iraupeneko bitartekoei ere herrialde askotan.

ELIKADURA-POLITIKAK

Txostenaren arabera, oinarrizko produktu osasuntsu jakin batzuk diruz laguntzeko nekazaritza-politikak oso eraginkorrak dira.

Ikerketa eta txosten berri ugari argitaratu dira nekazaritza-politiken babesa berriro lerrokatu eta orientatzeak dituen onurei buruz, nekazaritzako elikadura‑sistemak eraldatzeko eta haien efizientzia eta ingurumen‑jasangarritasuna hobetzeko.