Batzordeak “Jada giza kontsumorako erabiltzen ez diren elikagaiak pentsu gisa erabiltzeko jarraibideak” argitaratu ditu, ekonomia zirkularrari buruzko komunikazioaren parte gisa. 

Arrazoi komertzialak edo fabrikazio-arazoak direla-eta jada giza kontsumorako erabiltzen ez diren elikagaien nutrienteei balioa ematen bazaie animalien elikaduraren bidez, ez da beharrezkoa izango material horiek konpostatzea, biogas bihurtzea edota erreketaren edo isurpenaren bidez ezabatzea.

Jarraibide horiekin, bai estatuko eta tokian tokiko agintaritza eskudunek bai elikakateko operadoreek errazago aplikatu ahal izango dute Europako Batasunaren araudia. 

Horrela, alderdi juridikoa argituko da, eta Europako Batasunaren gaur egungo arau-esparruarekin bat datozen praktika hobeak landuko dira; horrez gain, ez da premiagabeko administrazio-kargarik sortuko.

Dokumentuak 15 argibide zehatz eta agintaritzei nahiz alde interesdunei laguntzeko jarraibideak jasotzen ditu.

Batzordeak, jarraibideok egiteko, lankidetza estuan jardun du estatu kideetako elikagaien, pentsuen, animalia-osasunaren eta ingurumenaren arloko agintaritzekin, elikagai-galerei eta elikagai-hondakinei buruzko EBko plataformako kideekin eta beste alde interesdun batzuekin.

 

Informazio gehiago: jada giza kontsumorako erabiltzen ez diren elikagaiak pentsu gisa erabiltzeari buruzko orientabidea