Klima Aldaketa

“Klima-aldaketa” giza jarduerari, zuzenean edo zeharka, egozten zaion klimaren aldaketa bat da, munduko atmosferaren osaera aldatzen duena eta klimaren aldakortasun naturalari batzen zaiona, denbora-epe konparagarrietan behatuta, Klima Aldaketari Buruzko Nazio Batuen Esparru Hitzarmenaren arabera.

Giza jarduerari egotz dakiokeen aldaketa nagusia munduko tenperatura globala handitu izana da, berotegi efektuko gasak isurtzearen ondorioz. BEG-isurpenak handitu izanaren erantzule nagusiak dira erregai fosilak energia sortzeko lehengaitzat gero eta gehiago erabiltzea, XVIII. mendeko industria-iraultzatik hasita, eta lurraren erabileran izandako aldaketak, elikagaien ekoizpen intentsiboko ereduei erantzuteko.

2017an, munduko berotzea 1ºC-ra iritsi zen, maila aurre-industrialekin alderatuta. Hortik eratortzen dira, besteak beste, bioaniztasuna galtzea, glaziarrak urtzea, muturreko klima-fenomenoak, ozeanoak azidotzea, habitatak aldatzea eta itsas-maila igotzea.

Parisko akordioan, zein 197 herrialdek sinatu baitzuten, adostu zen munduko batez besteko tenperaturaren handitzeari 2ºC-tik behera eustea, maila aurre-industrialen aldean, eta ahaleginak egiten jarraitzea handitze hori 1,5ºC-ra mugatzeko, ohartzen baitziren horrek nabarmen murriztuko zituela klima-aldaketaren arriskuak eta ondorioak. Egungo berotzearen erritmoa kontuan hartuta, 1,5ºC-ra iritsiko ginateke 2040an.

Klima aldaketari buruzko berriak

Eguneratze data: