IHOBEk komunikazioaren arloko profesionalei zuzendutako gida bat argitaratu du, klima-aldaketari buruzko hedapen-lana errazteko xedez.

 

Horiek horrela, gidak erantzun erraza ematen die eskuarki erabilitako zenbait kontzepturi; adibidez: “Zein dira klima-aldaketaren kausak?”, “Zer da itzulera gabeko puntua?” edo “Zer da 2ºC-ko langa?”

Kontzeptu orokorrez gain, hurbiltasun-datuak ere jasotzen ditu, “Klima-aldaketa Euskal Autonomia Erkidegoan” izeneko kapituluan.

Azkenik, bukaeran azken atal bat dago: “Baliabide azkarrak kazetarientzat”.