Malgutasuna

852/2004 Erregelamenduan (EE) agertu zen lehen aldiz malgutasunaren kontzeptua; honetan datza: betekizun higienikoen aplikazioa egokitzea, kontuan hartuta establezimendu bakoitzaren inguruabarrak.

Inguruabar jakin batzuk daudenean, ikuspegi malgua aplika daiteke autokontrol sistemak ezartzeari dagokionez, bai ekoizpen primarioan bai elikagaien eraldaketan.

Europako araudiak malgutasunari buruz onartzen dituen arauak salbuespenak ematea eta betekizunak egokitzea dira. Autonomia-erkidego bakoitzeko osasun-agintaritza eskudunak finkatzen ditu irizpide eta metodologia espezifikoak.

Malgutasuna egokia da metodo tradizionalak erabiltzen jarraitu ahal izateko elikagaien ekoizpen, eraldaketa edo banaketaren edozein fasetan. Hala ere, malgutasunak ez ditu arriskuan jarri behar elikagaien higiene-helburuak.

Euskadin, betekizun higieniko eta sanitarioen egokitzapena aplika daitekeen egoerak eta baldintzak arautzen hasi dira; Dekretu bat argitaratu da horretarako. Dekretua aplikagarria da ekoizpen-bolumen mugatua duten nekazaritzako elikagai-enpresa txikietan; bolumen hori dagokion Instrukzio Teknikoan ezartzen da.

Azken berriak

Eguneratze data: