Animalien ekoizpena
EBko berotegi-efektuko gasen isurketen % 10,3 nekazaritzak eragiten ditu, eta isurketa horien ia % 70 animalien ekoizpenaren sektoreri dagozkio. Gainera, nekazaritzako lurren % 68 animalien ekoizpenerako erabiltzen da.
Mikrobioen aurkako erresistentziak (MAE, gazteleraz RAM)
"Farm to Fork" 2030 helburua
"Farm to Fork" aurreikusitako ekintzak
Ekoizopen Ekologikoa
Elikagai ekologikoen merkatuak gora egiten jarraitzen du, kontsumitzaileek gero eta gehiago aitortzen baitute haien balioa, eta beharrezkoa da nekazaritza ekologikoa sustatzen jarraitzea. Biodibertsitatean eragin positiboa du, enplegua sortzen du eta nekazari gazteak erakartzen ditu.
Nekazaritza ekologikora bideratutako azalera ia % 66 handitu da azken 10 urteetan, 2010eko 8,3 milioi hektareatik 2019ko 13,8 milioi hektareara. Gaur egun, EBko «nekazaritzarako azalera erabiliaren» % 8,5 da .
"Farm to Fork" 2030 helburua
"Farm to Fork" aurreikusitako ekintzak
Europako Itun Berdearen esparruaren barneko «Baserritik Mahaira» Estrategiak eta Biodibertsitatearen inguruko Estrategiak aurreikusten dute 2030ean EBko nekazaritza-lurren % 25 ekoizpen ekologikokoa izango direla. Horrela, nekazaritzako elikagaien sistemaren iraunkortasuna hobetuko da eta biodibertsitatearen galera ekidingo da. Xede hori betetzeko, Batzordeak «Ekoizpen Ekologikoa Garatzeko Ekintza-plan» berria argitaratu zuen martxoaren 24an.
Animalien ongizatea
Animalien ongizate handiagoak animalien osasuna eta elikagaien kalitatea hobetzen ditu, medikazioaren beharra murrizten du eta biodibertsitatea zaintzen lagun dezake.
Europan, egunero 10 milioi oilasko eta milioi bat ardi, zaldi, behi eta txerri hiltzen dira.
"Farm to Fork" 2030
"Farm to Fork" aurreikusitako ekintzak
Animalien ekoizpenak ingurumenean eta kliman duen eragina murrizten laguntzeko, inportazioen bidez karbono-ihesak saihesteko eta abeltzaintza iraunkorrago baterako trantsizioa bultzatzeko, Batzordeak pentsuentzako gehigarri jasangarri eta berritzaileak merkaturatzea erraztuko du. Batzordeak animalien ongizatea etiketatzeko aukerak ere aztertuko ditu, balioa elikadura-katearen bidez hobeto transmititzeko.
Akuikultura
Europako Batzordeak jarraibide estrategiko batzuk ezarri ditu akuikultura jasangarriagoa eta lehiakorragoa lortzeko, Europako Itun Berdearen helburuekin bat. Jarraibide horien helburu nagusiak honako hauek dira:
- EBko akuikultura-sektorearen erresilientzia eta lehiakortasuna garatzea.
- EBko akuikultura-sektorearen parte-hartzea bermatzea trantsizio ekologikoan.
- Gizartearen onarpena sustatzea eta kontsumitzaileek EBko akuikulturako jarduerei eta produktuei buruz duten informazioa hobetzea.
- EBko akuikultura-sektorean ezagutza eta berrikuntza areagotzea.
EBko akuikulturaren iraunkortasuna, lehiakortasuna eta erresilientzia sustatzeko lanean jarraitu behar duten 13 esparru identifikatzen dituzte jarraibide estrategikoek. Gidalerroek gomendio espezifikoak ematen dituzte eta ekintza zehatzak proposatzen dituzte.
"Farm to Fork" 2030 helburua
"Farm to Fork" aurreikusitako ekintzak
Arrantza
Arrantza Politika Bateratua (APB, gazteleraz PPC)
2013ko azken erreformarekin, arrantza-politika erkidea da lehen esparru juridiko orokorra, honako hauek biltzen dituena:
- Arrantzaren ingurumen-, ekonomia- eta gizarte-dimentsioei arreta eskaintzea.
- Kudeatutako populazio guztientzat 2020rako errendimendu jasangarririk handiena duten arrain-populazioen kudeaketa.
- 2019an lehorreratzeko betebeharra pixkanaka sartzea.
- Itsas arro desberdinetan arrantza kudeatzeko urte anitzeko planak (MAP) aplikatzen jarraitzea.
- Eskualdekatzea, kudeaketa-interesa duten EBko herrialdeei neurri zehatzak proposatu ahal izateko. Batzordeak neurri horiek eskuordetze- edo betearazpen-egintza gisa har ditzake, eta EBko Zuzenbidera eraman.
- EBko herrialde bakoitzeko flotaren gehieneko gaitasun-mugak, EBko herrialdeek arrantza-gaitasunaren eta arrantza-aukeren arteko oreka egonkorra eta iraunkorra bermatzeko duten betebeharrarekin batera.
"Farm to Fork" 2030 helburua
"Farm to Fork" aurreikusitako ekintzak
EBk zenbait arau ditu, gaur eta etorkizunean, EBko arrain-populazioen ustiapen iraunkorra bermatzeko. Honako eremu hauetan biltzen dira:
Arrantza-aparailuak
Itsas zaborretan dauden arrantza-aparailu abandonatuak eta galduak, itsasoetan aurkitzen diren plastikoen kantitate haundia osatzen dute. Honek, agerian uzten du egungo araudietan ezarritako legezko baldintzek ez dutela pizgarri nahikorik eskaintzen arrantza-aparailu horiek lurrera itzultzeko, jaso eta tratatzeko.
EBko itsas hondakinen % 80 plastikoak dira. Horietatik, % 27 arrantza-aparailuak dira, eta % 50 erabilera bakarreko plastikoak.
Europar Batasunean itsas plastikoen hondakinen presentzia murrizteko helburuarekin, 2019ko ekainaren 5ean, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2019/904 (EB) Zuzentaraua argitaratu zen, plastikozko produktu jakin batzuek ingurumenean duten eragina murrizteari buruzkoa. Direktiba erabilera bakarreko plastikoen araudiagatik ezagunagoa bada ere, arrantza-aparailuei zehazki eragiten dieten jarraibideak ere biltzen ditu.
Arrantza-aparailuen plastikozko osagaiek birziklatzeko ahalmen handia dutenez, Zuzentarauak ezartzen du plastikoa duten arrantza-aparailuen ekoizleek beren produktuen hondakinak bereizita bildu, garraiatu eta tratatzeagatik ordaindu beharko dutela, bereziki birziklatzeagatik eta sentsibilizazio-neurriengatik.
Laburbilduz, EEMMek Ekoizlearen Erantzukizun Zabaldua sartu behar dute, hau da, kutsatzen duenak ordaintzen duela dioen printzipioaren arabera jokatzea*. Gainera, EBko herrialdeek urteko gutxieneko bilketa-tasa nazionalak ezarri behar dituzte birziklatzeko, nahitaezko bilketa-helburuak ezartzeko.
* Proportzionaltasun-printzipioa dela eta, arrantzaleak eta plastikoa duten arrantza-aparailuen artisauak ez dira ekoizletzat hartu behar, eta ez dute ekoizlearen erantzukizun zabalduari dagokion betebeharren ardura.
219/904 (EB) Zuzentarauan aurreikusitako ekintzak
Plastikoak animalien ekoizpenean
Abeltzaintzako plastikoak eta horien polimero ohikoenak
Iturria: Assessment of agricultural plastics and their sustainability – A call for action. Rome. FAO. 2021
Eguneratze data: