Landareen ekoizpen jasangarria
Landare osasuna
Klima-aldaketak eragindako tenperatura globalaren igoeraren ondorioz, bai izurriteak bai mikroorganismo patogenoak garatzeko baldintza egokienak ez ziren latitudeetan garatu dira. Nekazaritza intentsiboan erabilitako barietateen egokitze gaitasun eza eta habitatean lehiakiderik ez izateak landare-patogeno berrien gertakari lehergarriak eragin ditzakete.
Bertako barietateak edo barietate autoktonoak berreskuratzea beharrezkoa da. Hauek, bariabilitate genetikoa haundiagoa dute, ondorioz aldaketa klimatikoen eta izurriteen aurrean egokitzeko gaitasun handiagoa lortuz. Landa-barietate horien inguruan biodibertsitate handiko habitatak sortzen dira, izurriteen eta gaixotasunen inpaktua orekatzeko gai diren etsai naturalen garapena errazten dutenak.
Plagiziden erabilera jasangarria
Plagizidak eta fungizidak landare-ekoizpenean erabili ohi dira. Horien erabilera arrazionalizatzea beharrezkoa da erresistentziarik ez agertzeko, elikagaietan hondakinak mugatzeko eta ingurumenean duten eragina murrizteko.
Baimendutako produktu fitosanitarioei buruzko Europako araudiak mundu mailako murriztaileenak dira. Europan etengabe ebaluatzen dituzte gai aktiboak, eta gizakion osasunerako seguruak ez diren produktuak, erabilera baimena ezeztatzeko proposatzen dira.
"Farm to Fork" 2030 helburua
"Farm to Fork" aurreikusitako ekintzak
Produktu horien erabilera murrizteko, alternatiba ekologikoagoak erabili behar dira, hala nola: etsai naturalak, jatorri organikoko produktuak eta praktika kultural egokiak, besteak beste. Azken batean, izurriteen erabilera integratua, produktu fitosanitarioak erabiltzea azken baliabide gisa izango duena.
Helburu horrekin, irailaren 14ko 1311/2012 Errege Dekretuak produktu fitosanitarioen erabilera iraunkorra lortzeko jarduera-esparrua ezartzen du.
Ekoizpen ekologikoa
Baserritik Mahaira estrategiak hainbat jarduera-puntu aurreikusten ditu nekazaritzako elikagaien sistema jasangarria lortzeko, eta estrategia horien aplikazioak nekazaritza ekologikora bideratutako ustiategiak areagotzea ekarriko duela espero da.
Nekazaritza ekologikoko ustiategiek % 30 BIODIBERTSITATE handiagoa dute.
Europako Itun Berdearen esparruaren barneko «Baserritik Mahaira» Estrategiak eta Biodibertsitatearen inguruko Estrategiak aurreikusten dute 2030ean EBko nekazaritza-lurren % 25 ekoizpen ekologikokoa izango direla. Horrela, nekazaritzako elikagaien sistemaren iraunkortasuna hobetuko da eta biodibertsitatearen galera ekidingo da. Xede hori betetzeko, Batzordeak «Ekoizpen Ekologikoa Garatzeko Ekintza-plan» berria argitaratu zuen martxoaren 24an.
"Farm to Fork" 2030 helburua
"Farm to Fork" aurreikusitako ekintzak
Ekintza planaren ardatzak:
Eskaera sustatzea eta kontsumitzaileen konfiantza bermatzea.
Nekazaritza-ustiategi konbentzionalek ekoizpen ekologikorako aldaketa gauzatzea sustatzeko, ezinbestekoa da produktu ekologikoen kontsumoa handitzea eta kontsumitzaileek produktu horiekiko duten konfiantza indartzea. Etengabeko hazkundea bultzatzeko eta errentagarria den merkatu ekologikoa mantentzeko, Batzordeak ekintzak gauzatzea proposatzen du honetarako:
- Nekazaritza ekologikoa eta bere logotipoa sustatzea, informazio-neurrien, herritarrei egindako ezagutza-inkesten eta EBren sustapen-politikaren esparruan aurrekontu hobetuaren bidez.
- Jantoki ekologikoak sustatzea eta kontratazio publiko ekologikoaren erabilera handitzea.
- Eskoletan frutak, barazkiak eta esne ekologikoak banatzeko programak indartzea.
- Elikadura-iruzurra prebenitzea eta kontsumitzaileen konfiantza indartzea, eta, horretarako, kontrol- eta ikuskapen-sistema indartzea.
- Trazabilitatea hobetzea. Ziurtagiri ekologikoak dituzten Europako ekoizle guztientzat datu-base bat garatzea. Datu-base hori beste herrialde batzuetara zabalduko da ondorengo etapa batean.
- Sektore pribatuaren laguntza erraztea. Batzordeak borondatezko konpromisoak dituen kode bat prestatuko du saltegi txikizkari, sukaldaritza-zerbitzu eta jatetxeentzat.
Sentsibilizazioa handitzeko, Batzordeak «Egun ekologikoa» antolatuko du, baita elikakate ekologikoaren bikaintasuna aitortzen duten sariak ere. Horrez gain, turismo ekologikoko sareen garapena ere sustatuko da «biodistrituen» bidez. Arlo horietan, nekazariek, eragile turistikoek, elkarteek eta agintari publikoek elkarrekin lan egiten dute tokiko baliabideen kudeaketa iraunkorra lortzeko, printzipio eta praktika ekologikoetan oinarrituta.
Eraldaketa sustatzea eta balio-kate osoa indartzea.
Praktika ekologikoekin lantzen den lur-proportzioa handitzeko, beharrezkoa da hornidura-kateko maila guztiak gehiago garatzea. Egitura egokiak ezarri behar dira tokiko ekoizpena eta banaketa-bide laburrak sustatzeko. Horrela, nekazariei aukera emango zaie produktu ekologikoen balio erantsiari etekin osoa ateratzeko. Horretarako, planak honako ekintza hauek proposatzen ditu:
- Praktika egokien eraldaketa, inbertsioak eta trukeak sustatzea.
- Sektoreen azterketak egitea merkatuaren gardentasuna handitzeko.
- Elikakatea antolatzen laguntzea. Batzordeak, sektorearekin batera, aztertuko du hornidura-kateen antolaketa nola hobetu eta ustiategi ekologikoen posizioa nola indartu.
- Tokiko ekoizle txikiak indartzea, eta, horretarako, zirkuitu laburretan merkaturatzea sustatzea.
- Arau ekologikoen arabera hobetzea animalien elikadura.
- Akuikultura ekologikoa indartzea.
Nekazaritza ekologikoak iraunkortasunari egiten dion ekarpena hobetzea.
Nekazaritza ekologikoak ingurumena eta klima babesten laguntzeaz gain, lurzoruaren epe luzeko emankortasuna, biodibertsitate-maila handia, ingurumen ez-toxikoa eta animalien ongizate-estandar altuak babesten ere laguntzen du. Hala ere, Batzordeak uste du garrantzitsua dela forma berriak eta hobetuak aztertzea, nekazaritza ekologikoak ingurumenean duen eragina murrizteko. Horrela, sektore ekologikoak iraunkortasunari eta ingurumen-erronkei egiten dien ekarpena hobetuko da. Horretarako, planak honako ekintza hauek proposatzen ditu:
- Ingurumen- eta klima-aztarna murriztea. Klimarekiko positiboak diren nekazaritza-ustiategi ekologikoen sare bat sortuko da, praktika onenak partekatzeko eta karbono-aztarna gehiago murrizteko.
- Biodibertsitate genetikoa hobetzea eta errendimenduak handitzea.
- Sargai polemikoen eta bestelako produktu fitosanitarioen alternatibak garatzea.
- Animalien ongizatea hobetzea.
- Baliabideak modu eraginkorragoan erabiltzea. Batzordeak plastikoen erabilera murrizteko jarraibideak idatziko ditu eta uraren eta energiaren erabilera eraginkorra sustatuko du.
Ikerketaren eta berrikuntzaren esparruan, «Horizon Europe» programaren aurrekontuaren (nekazaritza-, basogintza- eta landa-eremuetakoa) % 30 gutxienez bideratu nahi da sektore ekologikoari dagozkion gaietara, hala nola laboreen errendimenduak handitzeari, biodibertsitate genetikoari edo sargai polemikoen alternatibei. Era berean, Batzordeak arau ekologikoen arabera animalien elikadura hobetzeko ikerketa eta berrikuntza ere sustatuko du. Adibidez, tokiko jatorria duten pentsuen eskuragarritasuna handitzean jarriko du arreta, baita proteinen iturri alternatibak bilatzean ere. Horri dagokionez, aurreikusi da 2022. urtean ekimen bat gauzatzea animalia ekologikoak hazteko lehengai alternatibo gisa algen ekoizpena sustatzeko.
Etorkizuneko Nekazaritza Politika Erkidearen (NPE, gazteleraz PAC) esparruan, produktu ekologikoei ematen zaien finantza-laguntza bigarren pilarearen bidez eskaintzen jarraituko dugu, eta, horretarako, beste finantzaketa-iturri bat erabiliko da ekoeskemen bidez. Gainera, NPEaren laguntzak jasoko ditu ekoizpen ekologikoaren arloko laguntza teknikoa eta praktika egokien eta berrikuntzen trukea. Nekazaritzako aholkularitza-zerbitzuak indartuko dira, bereziki, Nekazaritzak Ezagutza eta Berrikuntzako Nekazaritzako Sistemen (AKIS) parte gisa.
Halaber, estatu kideak animatzen ditugu ekoizpen ekologikoko ekintza-plan nazionalak garatzera, NPEaren etorkizuneko plan estrategikoak osatzeko eta nekazaritzatik eta NPEak eskaintzen duenetik haratago doazen neurriak ezartzeko. Batzordeak urtero ikuskatuko ditu plan nazional horiek, egindako aurrerapenak ebaluatzeko eta proposatutako neurriak ezarri ala ez eztabaidatzeko.
Euskadin ekoizpen ekologikoa kontsumoa sustatzeko plana
Euskadiko Ekoizpen Ekologikoaren Sustapenerako Planaren helburuak dira ekoizpen ekologikoa handitzea, eraldaketaren eta merkaturatzearen sareak garatzea, eta bertoko produktu ekologikoen eskaria handitzea.
Ongarrien kudeaketa integratua
"Farm to Fork" 2030 helburua
"Farm to Fork" aurreikusitako ekintzak
Helburu horiek lortzeko, ingurumenari eta klimari buruzko legeria aplikatu eta osorik bete behar da, ongarritze orekatua eta mantenugaien kudeaketa iraunkorra sustatzeko, nitrogenoaren eta fosforoaren kudeaketa hobetuz bizi-ziklo osoan.
2023-2027 NPE berria (gazteleraz PAC)
Europako Itun Berdearen helburuak betetzeari begira, NPE berria funtsezko tresna da bertan planteatzen diren estrategiak ezartzeko. NPE berri hori anbizio handikoa da iraunkortasun-irizpideei dagokienez, eta Europako Batzordeak uste du guztiz bateragarria dela Itun Berdea estrategian ezarritakoarekin, eta biak, 9 helburu komunen bidez egituratzen dira:
2023-2027 NPEaren helburuak
Plalstikoak nekazaritzan
Nekazaritzako plastikoak eta horien polimero ohikoenak
Fuente: Assessment of agricultural plastics and their sustainability – A call for action. Rome. FAO. 2021
Eguneratze data: