Nature Food aldizkariak EDGAR FOOD datu-base berrian oinarritutako azterlan berri bat argitaratu du, eta azterlan horrek agerian uzten du lurraren erabileraren eta nekazaritza-ekoizpenaren (ontziratzea, garraiatzea eta hondakinak kudeatzea barne) ondoriozko jarduerak BEGen isurien herena (% 34) sortzen dituela mundu-mailan. 

EDGAR FOOD datu-base berriak EDGARetik (Isurien Datu Basea Atmosferaren Ikerketa Globalerako) hartzen ditu datuak eta FAOSTAT datu-baseko datuekin (lurren erabilera edo erabilera-aldaketaren ondoriozko isuriei buruzkoak) osatzen da. 25 urtetik honako datuak ematen ditu.

Jarraian, azterlanaren emaitzarik nabarmenenak azalduko ditugu:

Nekazaritzako elikagaien sistemako BEGen isurien % 39 ustiategian bertan gauzatzen diren jardueren (sargaiak barne) ondorioz gertatzen dira.

Jatorriaren arabera, nekazaritzako elikagaien sistemako BEGen isurien

  • % 38 lurraren erabileraren eta harekin lotutako faktoreen ondorioz gertatzen dira.
  • % 29 banaketaren ondorio dira.
  • Gainerako % 23a kateko gainerako faktoreen ondorioz gertatzen dira.
  • Lurraren erabilera eta harekin lotutako faktoreak
  • Banaketa
  • Gainerako faktoreak

Agerian jartzen da nekazaritzako elikagaien sistemak gero eta energia gehiago kontsumitzen duela, batik bat produktuak garraiatzean, prozesatzean eta biltegiratzean (hoztea). Kalkulatzen da nekazaritzako elikagaien sistemak eragiten dituen isurien ia herena energia-kontsumoaren ondorio dela.

Hozte-katearen jarduerek nekazaritzako elikagaien sistemaren isurien % 5 inguru eragiten dute, eta aurreikusi da kopuru horrek gora egingo duela. Era berean, ontziratzea da hornidura-katean BEG gehien (% 5,4) ekoizten dituen faktorea.

Gas motaren arabera, nekazaritzako elikagaien sistemako BEGen isurien

  • erdia (% 50) CO2 da. Lurren erabileren aldaketak eta energia-kontsumoak eragiten dute.
  • Herena (% 35) CH4 da. Abeltzaintzak eta arroz-hazkuntzak (eta hondakinen kudeaketak) eragiten dute.
  • Gainerakoa (% 15) batez ere NO2 da, ongarri nitrogenodunek eragiten dutena.
  • CO2
  • CH4
  • NO2