Materialak eta ontziak
Europa mailan, estatu kideen araudiek elikagai-sektorerako erabilitako ontzien eta horien materialen inpaktua murriztuko duten politikak garatzea ahalbidetzeko lan egiten da, betiere kontsumitzaileentzako elikadura-segurtasunaren bermeari eutsiz. Ildo horretan, Europako Zuzentarauek eta Erregelamenduek plastikoen erabilera gehiago murriztera jotzen dute, birziklatzeen erabilera sustatuz eta material berritzaileekin ontzi berriak garatzeko prozedurak ezarriz.
Beraz, ontziei eragiten dien garatutako araudia bi arlo nagusitan laburbil genezake:
Elikagaiekin kontaktuan dauden materialak (MCA)
Ontzien elikadura-segurtasunari buruzko araudia da. Ontziak behar bezala nola egiten diren zehazten duena, herritarrentzat arriskutsuak ez izateko eta elikagaien osaera edo ezaugarri organoleptikoak ez aldatzen ez dituztenak.
Ontziak eta ontzien hondakinak
Elikagai-ontziek ingurumenean duten inpaktua murrizteko helburuarekin garatutako araudia. Hauek dira helburuak: erabilera murriztea, berrerabiltzea, birziklatzea eta balioztatzea, ekoizlearen erantzukizun zabalduaren kontzeptua finkatzea, ekodiseinu-planak garatzea enpresetan, erabilera bakarreko ontziak mugatzea, etab.
Europako eta Estatuko araudi horiek ontzi jasangarrien eskari gero eta handiagoa bultzatzen dute, eta, horretarako, enpresa ekoizleek eta enpresa eskatzaileek erantzun egokia eman behar dute. Ildo horretan, BASQUE FOOD CLUSTERek eta ELIKA Fundazioak, Eusko Jaurlaritzak 2023ko Berrikuntza Funtsaren bidez finantzatutako ENVAS3S proiektuaren esparruan, ONTZI – BASQUE FOOD PACKAGING INNOVATION HUB berrikuntza-komunitatea sortu dute, elikagaien segurtasunari eta enpresen lehiakortasuna baztertu gabe, ingurumen-arauetara egokitzeko beharrari erantzuteko. Euskal elikagaien enpresaren eta ontzi eta enbalajeetako nazioarteko irtenbiderik onenen arteko lotura izateko asmoz sortu zen.
Berrikuntza-komunitate honek adituen batzorde bat jartzen du parte-hartzaileen eskura, eta batzorde horrek enpresei lagunduko die ontziratzeko eta elikagaiak eta edariak hornitzeko dituzten beharrizanetarako irtenbide eraginkorrenak identifikatzen. Halaber, plataformak lege-esparruko dokumentazio garrantzitsua, shopper azterlanak eta inpaktu handieneko joerak dituzten txostenak eskainiko ditu.
Eguneratze data: