Basque Culinary Centrek herritarrentzako gida berri bat prestatu du, Garapen Iraunkorreko Helburuei laguntzeko elikaduraren arloan eragin beharreko alderdi garrantzitsuenak jorratzeko. Gida honek Euskadiko elikagaien sektoreko 28 erakunde, elkarte eta enpresaren lankidetza du, eta horien artean dago ELIKA.

Gidak 4 ekintza-ardatz nagusi nabarmentzen ditu: Elikagai jasangarriak hautatzea, Elikagai-xahuketa murriztea, Baliabideen erabilera efizientea eta hondakinak: Ekiditea, Murrizktea, Birziklatzea eta Konpostatzea; eta 5 arlotan gomendioak emanez garatzen ditu; Etxean, Erosketetan, Aisialdian, Lan egiteko eta/edo ikasteko tokian eta Komunitatean.

Kontuan hartu beharreko ekintza garrantzitsuenak laburbiltzen dituen dekalogo bat ere garatu dute, eta helburuak lortzen lagun dezaketen tresnen zerrenda zabala eskaintzen du.