Elikagaien xahuketaren aurkako astea Euskadin
Zergatik egin elikagaien xahuketaren aurkako astea Euskadin?
- Elikagaien Xahuketaren aurkako Astea Euskadin izeneko kanpainaren banerra balkoi korrituetan, fatxadan edo erraz ikus daitezkeen tokietan jartzea.
- #0despilfarroastea traola erabiltzea.
- Xahuketaren aurkako logoa/xahuketaren aurkako astearen harira sortutako banerra erabiltzea udal-jakinarazpenetan (mezu elektronikoak, sare sozialak, etab.)
- Asteari buruzko banerra (edo poster bat) jartzea jantoki instituzionaletan, merkatuetan, etab.
- Indarrean dauden tokiko egitasmoak identifikatzea eta ikusgai jartzea.
- Elikak sortutako 12 ekintzen eskuorri digitala zabaltzea.
- Lehiaketak antolatzea: besteak beste, elikagaien xahuketaren aurkako ekintzak erakusten dituzten argazkiak eta soberakinak aprobetxatzeko errezetak.
- Hitzaldiak, tailerrak, erakusketak…
- Elikagaien xahuketari buruzko ikus-entzunezko baliabideen berri ematea.
- Herritarrei zuzendutako kontzientziazio-kanpainak egitea.
- 2020an ekintzak egiteko konpromisoa hartzea eta proposamen zehatzak aurkeztea (tailerrak antolatzea ikastetxeetan, informazio-materiala prestatzea, tokiko jatetxeetan tupper eta doggy-bag motako ontzien erabilera sustatzea, etab.)
- Gaiarekin lotura duen beste edozein ekintza.
Eguneratze data: