ONTZI – BASQUE FOOD PACKAGING INNOVATION HUB martxan jarri da ELIKA eta Basque Food Clusteren eskutik
Gaur ofizialki ONTZI aurkezten da, BASQUE FOOD PACKAGING INNOVATION HUB berrikuntza-komunitatea. Euskal elikagaien enpresaren eta ontzi eta enbalajeen nazioarteko irtenbide onenen arteko lotura izateko asmoarekin sortu da.
ONTZI komunitatea BASQUE FOOD CLUSTERek eta ELIKA Fundazioak bultzatzen dute, Eusko Jaurlaritzak 2023ko Berrikuntza Funtsaren bidez finantzatutako ENVAS3S proiektuaren esparruan. Proiektuaren helburua da ingurumen-erregulazioetara egokitzeko beharrari erantzutea, elikagaien segurtasuna eta enpresen lehiakortasuna alde batera utzi gabe gabe.
Arantza Madariaga, ELIKA Fundazioko zuzendaria: “kalitatezko produktuak eskaintzeko beharrezkoak direnez, ontziek gero eta jasangarriagoak izan behar dute eta egungo eta etorkizuneko legeriara egokitu behar dute”.
Europako araudi berriek gero eta ontzi jasangarri gehiago eskatzen dituzte, eta, horretarako, enpresa ekoizleek eta enpresa eskatzaileek erantzun egokia eman behar dute. Ildo horretan, ONTZIk batzorde aditu bat jarriko du parte-hartzaileen eskura, enpresei beren ontziratze-beharretarako eta elikagaiak eta edariak hornitzeko irtenbide eraginkorrenak identifikatzen laguntzeko. Halaber, plataformak lege-esparruko dokumentazio garrantzitsua, shopper azterlanak eta inpaktu handieneko joerak dituzten txostenak eskainiko ditu.
Virginia Matesanz, BASQUE FOOD CLUSTEReko Berrikuntza zuzendaria: “Ontzira atxikitzeak aukera emango die enpresei ontzi eta bilgarrien kudeaketan dituzten erronka nagusiak non dauden identifikatzeko; izan ere, arazo komuna izan arren, enpresa bakoitzak bere deribatuak izango ditu. Euskadiko elikagaien ETEek aukera izango dute beren partner egokia aurkitzeko edo legedia betetzen eta merkatua asetzen lagunduko dieten proiektuetan parte hartzeko “.
Egin klik bannerrean informazio gehiagorako