Europako Ingurumen Agentziak (EIA) txosten bat argitaratu du gaur egun tenperatura altuek eta bero-boladek gizakien osasunean duten eraginari buruz eta datu horiek oinarri hartuta ohartarazi du klimarekiko sentsibleak diren gaixotasun kutsakorrak ugaritzen ari direla; sortzen ari den mehatxu hori hedatu egin daiteke hegoaldetik Europa iparraldera.

Txostenak hiru bloke nagusi ditu eta oinarrizko puntu hauek atera dira:

Klima-aldaketaren eraginak osasunean Europako esparru politikoan.

  • Klima-aldaketak eta pertsonen osasunarekin eta ongizatearekin duen harremanak isla handiagoa behar dute EBren politiketan.
  • Klima-aldaketara egokitzeko Europako politika nazionalek klimaren eragina kontuan dute eta gehienetan erreaktiboak dira. Aldiz, klima-aldaketak eragiten dituen osasun-arazoetara gutxiago fokatuta daude. Gainera, oro har, aztertzeko edo prestatzeko izaera dute, izaera praktikoa baino gehiago.
  • Estatu kideen politika autonomikoak fokatuago daude hirigintzako egokitzapen-planetara horiek giza osasunera egokitzera baino, bereziki talde zaurgarrietara.

Beroa, giza osasunaren mehatxu nagusia Europan

  • 1990 eta 2019 artean beroarekin zerikusia duen adineko pertsonen zaurgarritasunaren hazkunderik handiena Europa hegoaldean eta erdialdean izan zen.
  • Sozio-ekonomikoki egoera txarragoan dauden pertsonek zaurgarritasun handiagoa dute.
  • Hiri handiek arrisku handiagoa dute pertsonentzat, bero-uharte efektua egoten baita (>2ºC).
  • Beroagatiko heriotza-tasa igotzen ari da, batez ere Europa hegoaldean, eta urtero Europan beroagatik 90.000 lagun hilko dela uste da.
  • Tenperatura oso handietan lan egiten duten lanetan, urtean beroagatik galtzen diren lanorduak 16 direla zenbatetsi da.
  • Beroaren eragina murrizteko, zenbait irtenbide ezarri behar dira, hala nola osasun-ekintzako planak, hirietako greeninga, eraikin efizienteak, laneko ordutegiak eta baldintzak aldatu.

Klimarekiko sentsibleak diren infekzioak, giza osasunarentzako Europan sortzen ari diren mehatxuak.

  • Bektore baten ondoriozko (elikagaia edo ura) gaixotasunen episodioen nagusitasuna areagotu egingo da kanpoko klimaren ondorioz, hala nola euri ugari eta uholdeak.
  • Klima-aurreikuspenen arabera, ugaritu egingo da Aedes albopictus eltxoa, dengearen, chikungunyaren eta zikaren bektorea, eta Europan gaixotasun horiek egoteko aukera haziko da; tokiko transmisioak ere egon daitezke.
  • Anopheles eltxoen ondorioz malaria transmititzeko aldiak luzatu egin dira, batez ere Europa ekialdean eta erdialdean.
  • Nilo Mendebaldeko birusa lehen ez zegoen eskualdeetara zabalduko da, negu eta udaberri epelagoak direlako.
  • Vibrio bakterioak presentzia handiagoa izan dezake Itsaso Baltikoaren kostako eskualdeetan.
  • Akainak transmititzen dituen gaixotasunak areagotu egingo dira akainak ugaltzeko tenperatura egokiagoak izateagatik.
  • Arriskurik handieneko pertsonak dira:
    • eltxoek eta akainek heltzeko aukera handiagoa dutenak, hala nola, nekazaritzako eta basogintzako langileak.
    • uholdeetako ur kutsatuekin harremanetan daudenak, larrialdietako langileak, esaterako.
    • Gaixotasun eraginak gehiago jasango dituzte haurrek, emakume haurdunek eta pertsona immunodeprimituek.
  • Bektoreak monitorizatzearen bidezko prebentzioa eta gaixotasunen intzidentzia zaintzea lagungarriak izan daitezke alerta-sistema goiztiarrentzat. Bektoreak kontrolatzeko programak eta txertatze-programak ezar daitezke (akainak eragindako entzefalitisarentzat, adibidez).
peligrosa del camboi climatico