Europako ORHI proiektuak argitara atera ditu teknologiak eta negozio-ereduak biltzen dituzten bi katalogo

Europako ORHI proiektuaren xedea da ekonomia zirkularreko konponbide berriak bilatu eta bultzatzea nekazaritza eta elikadura sektorearentzat, hondakin gehien sortzen duenetako bat delako eta, aldi berean, berrikuntzarako potentzial handia duelako.

 

ORHIk argitara atera ditu bi katalogo, non konponbide berritzaile ugari biltzen baititu ekonomia zirkularreko proiektuak bultzatzeko, zehazki, dagoeneko merkatuan dauden 37 teknologia eta 20 negozio-eredu zirkular. Proiektu hau batez ere zentratu da hondakin organikoei eta plastikoei balioa emateko konponbideetan, zeintzuk beraizik zuzentzen baitzaizkie nekazaritza eta elikadura sektoreko enpresei eta baita ere industria osagarriei eta teknologi zentroei.

 

Teknologia berritzaileak jasotzen dituen katalogoak bere baitan hartzen ditu, adibidez, materia organikoa berrerabiltzeko konpostaje industrialeko sistema bat, elikagaiak hobeto kontserbatzeko hozte-ekipoak eta hondakin-uren ultrafiltrazioko konponbideak. Bestalde, negozio-eredu berrien katalogoak hainbat kasu aipatzen ditu, zehazki, ekonomia zirkularraren bitartez negozioa dibertsifikatzea, aurreztea eta merkatu-nitxo berriak aurkitzea lortu duten enpresen kasuak.

 

OHRI 2018ko urtarrilean aktibatu zen eta aurtengo abenduan amaituko da. Proiektu hau Europar Batasunak finantzatzen du FEDERen bitartez, eta hauek dira parte-hartzaileak: Saiolan, Azaro Fundazioa, Aclima, ADER, ESTIA – Institute of Technology, AIN, CCI Bayonne Pays Basque, Apesa eta Coop de France Occitanie.

Noticias de interés